lunes, 20 de abril de 2009

ZUZENDARIARI GUTUNA


Zuzendari agurgarria:

Bertako egunkariko iritzi artikulu bat irakurri nuen otsailaren 14an, eta ez nago iritzi horrekin batere adoz.
Hori dela eta, telebista saioei buruzko iritzi propio bat idatzi dizut.

Gaur egungo saio askok, ez dute gai zehatz bat, eta gai horien mamia kapitulu gutxitan galtzen da. Konkurtso saio askotan jausiak, kolpeak eta horrelako gauzak dira nagusi. Horrelakoak izaten dira ia saio guztiak: aurresangarriak, aspergarriak eta askotan ikusitakoak direla dirudite.

Arrakasta handiko eta jakin mina sortzen duten telesail askok klase orduetan eman oi dira, baita albistegi saioak ere.

Gaur egungo arrakastak telebista kanalak ezartzen dute, orain, telebista ikusten dugunok, saio kopuru zehatz bat dugu eta hura ikusteko, telebistetako kanalek antolapen handia egiten dute, saio horiek jendea ikus zezaten; orduan, saio horiek jendea erakarriko lukete, audientzia nibelak gora eginez.

Gainera hori dela eta, telefilmak beti berberak izan oi dira, audientzia nibel handiak izan baitzuten momentu hartan. Zerbait berri jartzea ez legoke gaizki noizean behin…

Azkenik, Txutxu-mutxu saioei buruz zerbait komentatu nahiko nuke. Egia da saio horietako batzuk jendea laguntzeko balio dutela, baina beste askok, jendearen intimitatea ,apurtzen dute, jendearen bizitzan sartuz eta haiei lagan utzi gabe egunez; horrela jendea nekatuta egon oi dira, etxetik irten ezinik. Nola uste duzu biziko direla ondo?

Nahiko nuke galdera horiei erantzun on bat ematea.

Eskerrik asko irakurtzean eman duzun denboragatik eta espero dut zuk nire iritzi bera izatea.

Agurtzen zaitut.



Ainara Fernandez

lunes, 13 de abril de 2009

SAN FERMINAK



San Fermin jaiak Iruñeko festa ospetsuak dira, mundu osoan zehar ezagunak direnak. Uztailaren 6tik 14ra bitarte ospatzen dira egun. Duela 400 urte baino gehiago horrela egiten dela, 1591an, eguraldi kaskarra dela eta, hasierako data, urrikoa alegia, uztailera aldatzea erabaki zutenetik.

Uztailaren 6an hasten dira urtero txupinazoa jaurtitzearekin batera, Udaletxe plazan. Ekitaldi hau urtero oso jendetsua izaten da. Entzierroak dira festen muina da eta ekitaldirik ezagunena. Goizeko 8etan abiatzen da eta hauxe da ohiko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa, Udal Plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefonicako tartea eta Zezen Plaza. Uztailaren 14an amaitzen dira, "Gaixo gu" edo "Pobre de mí" tradizionala abestuz.
Ernest Hemingway idazle ezagunak mundu mailan ezagutarazi zituen jaiak, batez ere ingeles hiztunen herrialdeetan.