viernes, 2 de abril de 2010

SEKRETUEN GORDELEKUA





Erle batek ziztatu izan balio, jaiki ote zitekeen hain azkar? Zer bururatu ote zitzaion, ba, hari bat-batean? Zerbait larria ote zen? Zergatik joan zen lasterka? Zergatik negargura hori? ... Jakin beharra nuen.

Hurrengo egunean galdetuko niola sekretu hura erabakia nuen; baina hurrengo egunean ez zen agertu.

-Zer gertatu ote zaio neska horri? –galdetu nion nire buruari keskahura buruan bueltaka zihoan bitartean.

Arratzaldean, klaseak amaitzean, bere etxera joatea erabaki nuen bertan zegoen ala ez zehazteko; baina hara joatean aurkitu nuen bakarra nota zati bat zen hau zihoena:

“.... pertsona baten bila nabil.... zerbaiten bila.... grabazio....” ez nion zentzurik aurkitu nota horri; baina zerbaitez seguru nengoen: zerbait ez doa ondo!

Kalera irten nintzen. Zerbait ez zihoan ondo.... Norbait nire atzetik zetorren irudimena nuen; baina naiz eta atzera begiratu, ezin nuen inor ikusi...

Zer zen sentipen hura? Zergatik nuen hotzikara hura? Zergatik desagertu zen Alaitz? Eta nota zati hura, zer zioen benetan?...

Ezin nuen hori guztia burutik kendu; hortaz, erabaki nuen Alaitz aurkitu behar nuela eta nota haren esanahitik hasiko nintzela.
Hurrengo egunean goizean goiz jaiki eta Alaitzen etxera joan nintzen pista gehiagoren bila: nota bera mahai gainean marrazki multzo baten ondoan, ohe gainean liburu multzo bat, koaderno bat zabalik... ezer interesgarririk. Horrekin guztiarekin ezin izan nuen ezer berririk aurkitu; hortaz, bere agendan begiratzea erabaki nuen Alaitzek sarritan joaten zen lekuetara joateko eta bertan zerbait aurkituko nuela uztetan.
Agendan begiratu nuen, baina ez nuen ezer aurkitu. Kokoteraino nengoen!

-Bilatu eta bilatu, eta ezer aurkitu; putza!!!

Hain haserre nengoen non lurrean zegoen liburu bati ostikada bat jo eta zabal zabalik utzi nuela.

-Zer da hori? Ezin dut sineztu! Alaitz?

Alaitzen argazki bat zegoen liburuaren barruan. 5 urte zituenekoa zirudien; baina ez zegoen bakarrik: bere ondoan neska bat eta mutil bat zeuden; bata ni, baina bestea...
-Nor ote da mutil hori? Ez naiz hartaz oroitzen. Gainera, parke hori....

Argazkiaren aurrealdea ondo miatu eta gero, atzealdea begiratzea pentsatu nuen; agian zeozer aurkituko nukeen; eta horrela izan zen: argazkiaren atzean zerbait idatzita zegoen: “ 5 Busturia, 15 San Sebastian, 24 Vitoria, 2 Irun, 16 Bermeo”.

-Zer esan nahi ote dute zenbaki horiek? Agian orduak, edo egunak? Lekuak ere izan ahal dira! Ez, ez dut uzte. Argazkia etxera eramango dut nota txatalarekin batera, eta nora idatzita zegoen koadernoa ondo etorriko zait notan zetorrena irakurri ahal izateko.

Gaueko 11:30 ziren; 3 ordu egon nintzen hau guztiari zentzua eman nahian, baina alferrik. Horrelako buruhauzterik inoiz ez zitzaidan gertatu!

-Tontolapiko hutsa naiz! Zergatik ez nuen hau lehenago egin?

Koadernoa hartu eta notaren azpiko orria arkatzaz margotu nuen, agian horrela zerbait aurkituko nukeen baliogarria zena...

-“ Pertsona baten bila nabil, oso garrantzitsua da niretzat neska hura aurkitzea; zerbaiten bila dabil eta ezin dut utzi hori aurkitzea! Grabazio batean utzi ditut beharrezkoak diren pista guztiak”. Grabazio bat?

Gaueko hamabiak ziren jada, lotara joan behar nuen, agian goizean dena hobeto ikusiko nukeela pentzetan lokartu nintzen. Ametsetan nengoela zerbaitez gogoratu nintzen: hau guztia hasi zen egunaz.

“- Alaitz, gaur amaitu behar dugu ipuina ezta?

- Bai... Aizu, Irene, zergatik ez zatoz nire etxera ipuina amaitzeko? Horrela ideiak emango dizut eta zuk niri. Ideia ona, ezta? Jeje.

-Noski baietz! Baina ez bakarrik lana egiteko, dibertitzeko ere! Jajajaja...

Etxe barruan sartu ginen. Ni ordenagailuan jarri nintzen, eta Alaitz mahai ondoan radio-kasetea alboan zuela kaskoekin musika entzuten jarri zen. Horduan, kasetea lurrera bota eta alde egin zuen negarrez.

-Alaitz! Zer duzu, Alaitz!!!

Ezin izan nion segitu... Negar zotinka zegoen...”

-Ah! Ufufufuf... Gogoratzen dut! Kasete hura entzun zuenean hasi zen guztia.
Non zegoen kasetea?

Berriro joan nintzen Alaitzen etxera. Kasete hura aurkitu behar nuen; berdin zion nola! Etxe guztia hankaz gora jarri nuen kasetea hura aurkitu nahian: ohe azpian begiratu, liburu guztiak nahasi nituen haien azpian ikusteko, lurretik botata zeuden gauza gustiak bastertu nituen...Azkenean mahai azpian aurkitu nuen.
Kasetea piztu eta entzuten egon nintzen minutu batzuetan.

“ Gogoratzen zara gure sekretuaz? Pista batzuk utzi genituen herri batzuetan altxorrera heltzeko eta pista horiekin guztiekin batera altxor horretara helduko ginen. Orain dela gutxi pertsona batzuk horren bila daude. Badakit altxor hori oso preziatua dela zuretzat; zure ahizpa nagusia eman zizun opari bat da; bera hil baino arinago eman zizuna. Nik bakarrik ezin dut zaindu, zure laguntza behar dut! Mesedez, ez kontatu inori hau guztia, oso arriskutsua baita.

Gauza bat gehiago; altxor horren bila dabiltzanak Itzal ezizena erabiltzen dute. Kontuz ibili...”

-Itzal... altxorra.... Alaitzen ahizpa... nola zuen izena? Nerea? Ummm... Nerea! Oh ez, Alaitz arrisku handian dago!!!

Etxera joan eta argazkia hartu nuen; azkenean ulertu nuen guztia! Argazki atzean idatzita zegoena altxorraren kokalekua zehazten zuen pisten kopurua herri bakoitzeko esaten zuen, pista bakoitzeko giltzaren zati bat zegoen.

-Taxi!!!!

-Nora joan behar duzu?- esan zidan taxilariak.

Herri bakoitzera joan nintzen faroa , elizen barrualdea, hondartza... dena miatu nuen pista guztiak eta giltza zatiak aurkitu arte.; baina bakarrik aurkitu nituen 61 zati. Bat falta zitzaidan.

-Non ote dago zati madarikatu hura! Ahhhhh!!!!!

Orduan gogoratu nuen! Alaitzek iduneko bat oparitu zidan orain dela 11 urte gutxi gora behera. Iduneko hori hain gustuko nuenez, kaxoi baten barruan zegoen kutxatxo txiki polit baten barruan gorde nuen. Etxera bueltatu behar nintzen lepoko horren bila, bestela...

Azkenean dena nuen: pistak eta giltzaren zatiak. Pistak letra multzoak ziren 27 horri txatal.

-S, A, N, T, I, M, A, M,I, Ñ, E, K, O, K, O, B, A. Santimamiñeko koba.

Ezin nuen denborarik galdu! Skuterra hartu eta ziztu bizian joan nintzen Santimamiñera, baina ez nintzen bakarra; nonor nire atzetik zihoan!

Azkenik heldu nintzen kobetara, baina bertara sartzean aurkitu nuena ez zen postekoa izan; Alaitz eta argazkian zegoen mutikoa bezalako mutil bat lotuta zeuden bazter batean bi gizon eta emakume bat zaintzen zutelarik.

-Zer egin ahal dut, nola askatu ahal ditut ikusi barik?- pentsatu nuen.

Orduan ideia bat bururatu zitzaidan: harri bat hartu eta alde batera indar guztiaz bota nuen kobaren . Zaintzaileak zarata hori entzun eta kobako irteerera joan ziren; momentu hori aprobetsatu eta Alaitz eta mutila askatu eta kobaren barrualderantz joan ginen altxor horren bila.

Azkenean aurkitu genuen! Kutxa txiki bat kobazuloaren barru-barruan zegoen eskina batean markatuta zegoena. Giltza atera nuen, zati elkartuak, kutxa zabaldu eta altxorra atera nuen.

-Hartu, Alaitz.- esan nion Alaitzi.

-Eskerrik asko Irene.- eskertu zidan Alaitzek.

-Zergatik nahi ote duten argazki album hori Itzal organizazioak?- esan zuen mutilak.

-Ni neuk esango dizuet.- ahotz larri bat entzun genuen urrunetik.- Egia ezan, argazi album horretan argazki inkriminatorio bat dago, gure taldea lapurreta batean inkriminatzen duena. Argazki hau desagertuz gero, gure taldea libre geratuko liteke.

-Lapurreta bat? Ez da posible!-pentsatu nuen.

Lapurreta bat egon zen etxe batean. Etxe horretan dena lapurtu eta gero erre zuetan neska bat barruan zegoela; orduan, Maider, Alaitzen arreba, hori ikusita laguntzen saiatu zen. Azkenean neska hura Maiderri esker salbatu zen: neska hura ni nintzen. Baina Maider ez zuen hori bakarrik egin; berak argazki bat atera zuen talde horri, baina talde hura bilatzen zegoela istripu bat gertatu zen eta Maider hil egin zen.

-Maiderren istripua.... Zuen errua ezan zen, ezta?! Esan!!!-galdetu nion haserre bizian. Ezin nuen sinetsi bere hilketa istripu bat izan zela.

-Bai, gu geuk egin genuen. Gehiegi zekien gutaz, hortaz, ez genuen beste erremediorik: neska hura desagertu behar zen! Eta orain, zuen txanda da!!!

Pistola bat atera eta lehenengo mutiko hari apuntatu zion; hoduan, tiro egin zuen une berean makurtu zen.

-Korri!!!- esan zuen oihuka mutilak.

Korrika hasi ginen irteerarantz eta bitartean mugikorraren bidez ertzainei deitu nien. Denbora askoz egon ginen korrika eta nekatuta geunden, ezin genuen gehiago korrokarik egin. Azkenean irteera aurkitu genuen, baina irteeran Zaintzaileak itxaroten zeuden.

-Gureak egin du!- esan zuen Alaitzek etsiturik.

-Ez hain askar, begira!-esan nion kanporantz seinalatuz

Ertzainak bertan zeuden bertako kriminalak harrapatzeko prest.
Azkenean libre geunden; ertzainak Itzal taldea atxilotu zuten eta gu testigu gisa aitortu genuen gertatu zen guztia. Baina nor ote zen mutikoa?

-Zein da zure izena?-galdetu nion.

-Ezagutzen nauzu, ba! Mikel naiz, zure txikitako lagun on bat!

-Mikel? Ez da posible! 8 urte ez garela ikusi!!!

Azkenean gu hirurok hizketan gelditu ginen egun osoan eta dena normaltasunera itzuli zen: berriro institutura, berriro lanak, berriro festak... Lehen bezala!