
Gauza bat kontatu beharrean nago, Oier.
Abuztuan, Galiziara joan nintzen astebete, leku ikaragarri polita zen hura:
Zuhaitzez betea, dena berde-berde, ibai txiki bat zapaburuz beteta…
Bertan, koadrila bat zapaburuak harrapatzen.
Koadrilakoek, gutxi gorabehera 15-16 urte zituzten; jatorrak ziruditen. Eta horrelakoak ziren!
Baina bazegoen mutil bat zuhaitz batean jesarrita, liburu bat irakurtzen. Koadrilatik kanpo edo egon beharko zen, denok joan baitziren bera bakar-bakarrik utzita.
Zer arraroa, ez? Bai, baina hura zen begiz hartu nuen mutila.
Beragana hurbildu eta zarata egin gabe bere ondoan jesarri nintzen. Jesarri eta mutila atoan utzi zuen liburua.
Hitz egiten hasi zitzaidan, ez zirudien lotsatia, baina bai nahiko misteriotsua. Egin nuen gauza bakarra bere begiei begirada bizkor bat egitea izan zen. Nolako begi puskak! Bai, bizitzan ikusi ditudan politenak dira. Bere kolore berde-urdinxkak liluraturik utzi ninduten. Bere begirada ere… eta bere irribarrea… Ikustekoa!!!
Gainera irribarre egiten zuen bakoitzean bere hortz zuri-zuriak ikusten ziren, eta horrek bai zirela hotz politak, mutil!
Bera ez zen hangoa ere, ni bezaa oporretan zegoen bertan. Jon, Errioxakoa zen. Hain egin ginen lagun Oier… guztiz konprenitzen ginen eta horregaitk berarekin pasatu nituen opor guztiak.
Baina ez naiz zutaz ahaztu; bertan neska pinpirin bat ezagutu nuen ere, zure gustukoa gainera! =)
Nahi baduzu, ezagutzeko geratu ahal zarete, Bilbokoa baita! Jejeje…=D
Beno ba, utzi behar zaitut zeren eta oraindik ez ditut eskolako lanak egin=(
AGUR!!!
AINARA
No hay comentarios:
Publicar un comentario