domingo, 24 de mayo de 2009

SUMINAREN ESTRATEGIA


Fernando Morillok liburu honetan bizitzaren bihurritzea eta estrategiaren erabilera bizitzan duela oinarri dirudi. Honetan, joko estrategia bat irudikatu du, ekialdeko joko bat: Go. Honek xake jokoaren antza du, baina hura jokatzeko askoz zailagoa. Honek intrigazko nobela bat osatzeko balio izan dio

Nobela honetan, suspensea, intriga eta misterioa dira nagusi. Liburu honetan sartzeko aukera duzu lehenengo orritik hasita.

Liburu honen pertsonai nagusia Aimar Goikoetxea da, eta antagonista, berriz, Garbiñe.

Nobela honetan, Aimar Goikoetxeak, antropologoa zenak liburu bat idatzi zuen pertsona bati buruz. Errealitatea nahi bezala bihurritzen zuen berak nahi zuena lortzeko.
Hori dela eta, Flora deituriko emakume bat Aimarrengana joan zen laguntza eske.
Florak nahi zuena bere errealitatea bihurtzea zen bere semea, Fede beregana itzul zezan; nahi zuen guztia egin zezakeen.
Aimarrentzat erronka handia zen hura, baina baietza eman zuen.
Federen lagunei tranpa batzuk jarrita, haren “neskalaguna”, Garbine ezagutzera eraman zioten. Handik aurrera, dena zailago izango zen eta inork uste ez zuena gertatu ere.

Orduan, Aimar antropologo batetik detektibe batera pasatuko da Garbiñeren aurkako norgehiagoka honetan. Liburu hau Go partida bat bezalakoa da. Aimarrek egia argituko du, eta Garbiñe nor den ere. Baina dena korapilatuz joango da eta partida ez da amaituko azken mugimendua egin arte.

Liburu hau erraza da irakurtzeko; nik gomendatuko nuke.

viernes, 1 de mayo de 2009

EGIAZKO KONDAIRA








“Orain dela milaka urte, itsaso guztiak indar batek kontrolatzen zuen: Umiryu. Baina behin, indar hori ahuldu eta itsaso guztiak 5 ozeanotan zatitu zen.

Aruk, itsas printzesak, Artiko Ozeanoa kontrolatzen zuen.

Yumik, Itsas damak, Ozeano Barea menperatzen zuen.

Ianek, itsasoetako jaunak, Ozeano Indikoaren kontrola zuen.

Aaronek, itsasoetako printzeak, Ozeano Antartikoa mendean zuen.

Eta azkenik Amyk, itsasoetako neskak, Ozeano Atlantikoa kontrolatzen zuen.

Haien artean oreka bat egon behar da; ez badago… suntsipena nagusituko da.

Milaka urte pasatzerakoan ume bat jaioko da eta ume horrek ozeano gudak gelditu eta haizeak ematen duen moduko oreka berreskuratuko du. Hau baita bere patua…” edo horrelako zerbait dio kondaira honek…

Nire izena Aukai da, 16 urte dituen neskatxa abenturazalea naiz, Zornotzan bizi naiz eta Urritxe institutuan ikasten dut. Nire lagunik minenak Leiur eta Zigor dira.
Leiur neska kirolaria da eta oso sentikorra; Zigor, berriz, futbolari ona da eta ezagutzen dudan mutilik barregarriena ; denbora guztian barrezka dabil!

Hau guztia aparte utzita, orain dela gutxi, Ibaizabaleko ura gutxituz joan da eta hondartzetan, itsas maila txikiagotuz doa denbora pasatu ahala, lurrak sikatuz doaz… inoiz ez da gertatu horrelakorik! Horregatik hirurok erabaki dugu gertatzen den guztia ikertzea; seguru zergatia aurkitzen dugula!

-Baina nondik hasi?-Zigorrek

-Nondik ba, Ibaizabaletik!-Leiurrek

Hasi gara bertatik, baina ez dugu ezer aurkitu… ezta urik ere…Zer egin orain?





-Aukai, etorri! Begiratu…ez da arraro samarra?Ummm…. zer ote da?-Leiurrek.

-Lagundu…-izaki arraroak.

-Ez dakit, baina kondairako izaki baten antza handia du… emmmm…. Zein zen bere izena…. Hori da, Amy!-nik
-Lagudu…Aukai…-Amyk.

-Nola dakizu nire izena?!-nik

-Intuizioz… zure laguntza beharrezkoa da dena lehengoratzeko… mesedez…-Amyk

-Baina zer egin ahal dut nik ba?-nik

-Zu zara uretako gudak gelditu ahal duen bakarra; kondairak dion ume bera baitzara.-Amyk

-Ezinezkoa!-nik

-Beno, beno… baina zer gertatu da?-Zigorrek

-Dena orain dela urte batzuk gertatu zen: 5 ozeanoak oreka osoan zeunden, Lurreko jaunak, Domuk, Yumuk zaintzen zuen ozeanoa, Ozeano Barea, desagertarazi nahi zuen arte.
Egia esanda, Domu ez da benetazko Lurreko jauna, baina Yomuri desagertu zenetik, berak kontrolatzen du lurra eta bertako landareak. Baina badirudi Domuk ur guztia kontrolatu nahi duela eta horregatik desagertarazi nahi du ozeanorik handiena… beste guztia misterio bat da…

-Orduan, egin behar dugun bakarra Domu gelditu eta Yomu aurkitzea da ezta?-Leiurrek, Zigorrek eta nik.

-Bai… gauza bat, Aukai… haizea kontrolatzeko gai izan beharko zinateke jada… ezta?-Amyk.

-Haizea…. Kontrolatu?-nik

-Bai. Kondairak dioenez, zuk haizea kontrolatzen duzu.-Amyk

-Ba nik inoiz ez dut hori egin…. Baina pentsatzen jarrita… behin, txikia nintzela, lagun bati jolas bat haizeak eraman zion, baina bat-batean, haizea guganako bidean jarri eta jostailua lehen zegoen lekura eraman zuela zirudien… agian, nik egin nuen hura… -nik

-Ondo dago, nik erakutsiko dizut haizearen indarra erabiltzen.-Amyk

-Nire lagunek ere lagundu ahal gaituzte, ezta? Oso onak dira misterioak argitzen; ni baino askoz hobeak!-nik





-Ondo da.-Amyk

-Primeran!!!-Leiurrek, Zigorrek eta nik

6 hilabete inguru eraman ditugu trebatzen, baina azkenean haizea kontrolatzeko gai izan naiz, edo gutxi gorabehera…

-Orain Domuren bila joan behar dugu, baina dakigun bakarra Yomuriren gaztelua non dagoen da, baina ez nago seguru bertan dagoenik… agian beste leku batera joango zen…-Amyk

-Non dago bere gaztelua?-Zigorrek

-Belatxikita deituriko mendi batean.

-Hori ez da gure herriko mendi bat? Baina bertan ez dago gaztelurik…

-Gaztelua ezkutuan dago, bertako puntan. Nik eramango zaituztet bertako sarrera ezkutura, lasai egon.

-Erabakia hartuta! Goazen Belatxikitara!!!

Bertara joan gara eta goraino heldu ere.

-Heldu gara. Gazteluko sarera, hemen dago.-Amyk

-Non? Ezin dut ikusi.-Leiurrek

-Hor dago, arroka hauek dira. Hauek zabaltzerakoan hasiko da guztia…

Atea zabaldu da, bertan sartu eta han dago: ile zuri eta luzedun gizon bat aulki batean jesarrita,

-Leiur, Zigor joan zaitezte Yomuriren bila; bien bitartean, Amy eta ni saiatuko gara Domu distraitzen.-nik

-OK!-Leiurrek eta Zigorrek.

Leiur eta Zigor eskaileratik behera joan dira, bien bitartean, Amy eta ni Domurengana joan gara.

-Amy, itsasoko neska… etorri zara, eta norbaitekin ikusten dudanez…Aukai, ezta?-Domuk.

-Zer nahi duzu ozeanoen zaindariengandik?!!!-nik






-Ezer garrantzizkorik, bakarrik ur guztiaren kontrol absolutua.-Domuk

-Nire gorpuaren gainetik!-nik

-Horixe bera!!!-Domuk

Hainbat orduz egon gara borrokan; ni haizearen indarrarekin eta Domu Lurraren indarrarekin, baina ni ez naiz Domu garaitzeko nahiko indartsu, ezta Amyrekin…

Etsita nago; ezin naiz altxatu… zer egin ahal dut!

Orduan…

-Amy, Aukai!!!-ahotz batzuk.

-Aru, Yumi, Ian, Aaron!!!etorri zarete!-Amyk.

-Aukai!!!-Leiurrek eta Zigorrek.
-Leiur, Zigor!!! Badirudi aurkitu duzuela!!!-nik.

-Eskerrik asko askatzeagatik.-Yomurik.

-Bat egin dezagun domu garaitzeko.-Aaronek

Ozeano guztien indarra eta haizearen indarra bateratuz, zikloi bat eratu dugu lurreko indarra deuseztatzeko.

-Har ezazu hau, Ziklon!!!-nik

-Ez!!! Nire indar guztia… ez!!!-Domuk

Domu desagertu da eta lurra kontrolatzeko indarra berriro Yomurik dauka. Dena lehengoratu da.

-Azken agurra da hau, ezta?...-nik

-Ez negarrik egin, Aukai…-Amyk

-Zigor, Leiur, Aukai… ez zaituztet ahaztuko...-Amy

-Goazen…-Yumik.

-Agur guztioi!!!-Amyk

-Agur!!!-Leiurrek, Zigorrek eta nik.






Joanak dira dagoeneko. Dena normalera itzuli dira, gutxi gorabehera. Ura ugari dago, itsasoa lehengoratu da.

2 aste beranduago…

-Aukai!-Leiurrek eta Zigorrek

-Leiur, Zigor, egunon!-nik

-2 aste pasatu dira dagoeneko…-Leiurrek
-Beno, gutxienez dakigu haiek salbu eta pozik daudela… beno, goazen klasera, edo berandu iritsiko gara!-Zigorrek

-Bai… korri!!!-nik