
Fernando Morillok liburu honetan bizitzaren bihurritzea eta estrategiaren erabilera bizitzan duela oinarri dirudi. Honetan, joko estrategia bat irudikatu du, ekialdeko joko bat: Go. Honek xake jokoaren antza du, baina hura jokatzeko askoz zailagoa. Honek intrigazko nobela bat osatzeko balio izan dio
Nobela honetan, suspensea, intriga eta misterioa dira nagusi. Liburu honetan sartzeko aukera duzu lehenengo orritik hasita.
Liburu honen pertsonai nagusia Aimar Goikoetxea da, eta antagonista, berriz, Garbiñe.
Nobela honetan, Aimar Goikoetxeak, antropologoa zenak liburu bat idatzi zuen pertsona bati buruz. Errealitatea nahi bezala bihurritzen zuen berak nahi zuena lortzeko.
Hori dela eta, Flora deituriko emakume bat Aimarrengana joan zen laguntza eske.
Florak nahi zuena bere errealitatea bihurtzea zen bere semea, Fede beregana itzul zezan; nahi zuen guztia egin zezakeen.
Aimarrentzat erronka handia zen hura, baina baietza eman zuen.
Federen lagunei tranpa batzuk jarrita, haren “neskalaguna”, Garbine ezagutzera eraman zioten. Handik aurrera, dena zailago izango zen eta inork uste ez zuena gertatu ere.
Orduan, Aimar antropologo batetik detektibe batera pasatuko da Garbiñeren aurkako norgehiagoka honetan. Liburu hau Go partida bat bezalakoa da. Aimarrek egia argituko du, eta Garbiñe nor den ere. Baina dena korapilatuz joango da eta partida ez da amaituko azken mugimendua egin arte.
Liburu hau erraza da irakurtzeko; nik gomendatuko nuke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario